dimanche 10 octobre 2010

Xiberoan eüskaraz bai kanpaina abiatü da!

2010/09/30an prentsari agertü da xedea: saltegi eta herriko besteetan eüskara ageriago. Marie Jose Thornary ebiliko da saltegietan, ofizialen etxeetan eta beste komiteen ikusten, bakotxak nola zerbait egiten ahal düan eüskararen haboro erabilteko. Aurkezten ziren Allande Socarros, Herri Alkargoako eüskara batzordebürüa, Allande Etxart, Xiberoan euskaraz bai alkarebürüa, Ihintza Aldana Baionako Kontseilukoa, Beinat Elkegarai Ürrats Berriak alkartebürüa eta Maritxu Lakarrieu, euskara teknikaria.